Erakusketaren babeslea:

Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

Jarduerak

SORMEN SAIOA Do it yourself!
KOKTELGINTZA TAILERRA

Jeff Koons: atzera begirakoa erakusketaren aurrerapen gisa, mixologia-tailer berezia eskainiko David Ríosen, Diageo Reserve World Class 2013 saridunaren (koktelgintza-munduan dagoen sari nagusia), eskutik.
Tailerrean parte hartzen dutenek, koktelgintzarekin lotutako Koonsen lanetako batzuk ezagutzeaz gain, sormen-diziplina honetan sakonduko dute eta David Riosek prestatutako koktel gutxi batzuk dastatzeko aukera izango dute. Nahi badute, euren sormena askatu ahal izango dute, artistaren edari gogokoenean oinarrituta eurek asmatutako konbinazioak prestatuz. Mixologia-tailer honetan usaimenaren eta dastamenaren zentzumenen gorespenak sormen-esperientzia paregabe baten bitartez sendotuko dira.

Lekua eta ordua:
Hezkuntza gunea, 18:00–19:45.
Sarrerak:
Sarrerak eskuragarri Museoaren webgunean: 15 € Museoaren Lagunak eta 18 € publiko orokorra. Gutxienez 8 lagun, gehienez 20 (18 urtetik gorakoak).

TOPALDIA: JEFF KOONS

Jeff Koons artistak haren lanaren eta Guggenheim Bilbao Museoko atzera begirakoaren inguruan jardungo du.

Lekua eta ordua:
Museoko Entzungela, 18:30.
Sarrerak:
Doako sarrerak, Museoaren txarteldegietan eta webgunean eskuragarri.

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK

Ezagutu Jeff Koonsen erakusketa, muntaiaren barrenaldeak eta beste bitxikeria batzuk, erakusketaren antolakuntzan lan egin duten Museoko profesionalekin egindako bisita paregabe hauetan.
Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre.
Ekainak 17, asteazkena: Arte Ardura Arloaren ikuspegia, Lucía Agurre erakusketaren komisarioaren eta Guggenheim Bilbao Museoarne arte-arduradunaren eskutik.
Ekainak 24, asteazkena: Funtsezko kontzeptuak, Marta Arzak Hezkuntza eta Interpretazio zuzendariordearen eskutik.

Ordua:
18:30.
Sarrerak:
Sarrerak eskuragarri Museoaren webgunean (2 € Lagunak eta 3 € publiko orokorra, ez dago barne Museorako sarrera). 8 lagun gutxienez; 20 lagun gehienez.

ARETOETAKO ORIENTATZAILEAK

Egunero, erakusketa ikusgai den bitartean, 11:00–14:00.
Erakutsitako lanen inguruan informazio gehiago nahi baduzu, aretoetako orientatzaileei galdetzeko aukera duzu; Museoaren doako zerbitzua da.