Koons, Jeff

York, Pensilvania, 1955

012Jeff Koons Julio 2014

19

55

York-en jaio zen (Pensilvania). Henri eta Gloria Koons-en seme da. Arreba bat du, Karen, 3 urte zaharragoa. Dekorazio denda zuen aitak eta berarengandik ikasi zuen estetikaren zentzua izaten.

60

Gurasoek Koonsen artista-etorria sustatu zuten eta marrazketa-eskoletara sartu zuten.

63

Maisu handien kopiak margotu zituen eta aitak dendako beira-arasetan erakutsi zituen eta bezeroei saldu zizkien.

72

Maryland Institute College of Art-en ikasten hasi zen (Baltimore). Bertan bizantziarren pinturarekiko eta Ameriketako arte herrikoiarekiko interesa sortu zitzaion. Surrealisten artean inspiratutako eszenak eta paisaiak margotu zituen. Salvador Dalíri telefonoz deitu zion, St. Regis Hotelera, eta egun bat igaro zuen harekin New Yorken.

75

School of the Art Institute of Chicago-n ikasketak jarraitu zituen, eta Jim Nutt eta Ed Paschke artistekin eskolak hartu zituen. Paschkeren lagun min bihurtu zen.

76

Arte lizentzia (Bachelor of Arts) eskuratu zuen Maryland Institute College of Art-en (MICA). New Yorkera aldatu zen eta Manhattango musika-giroan murgildu zen (Patti Smith eta Talking Heads).

77

David Salle eta Julian Schnabel artisten bidez, Mary Boone galerista ezagutu zuen eta hark Koonsen obrari buruzko interesa agertu zuen. East 4th kaleko apartamentuan, puzgarriz eta ispiluz egindako eskulturak egiten hasi zen.

78

Puzgarriak (Inflatables) saila hasi zuen, eta hurrengo urtean Berriaren aurrekoa (Pre-New) saila.

80

Lehen erakusketa izan zuen, The New, New Yorkeko New Museum of Contemporary Art-eko erakusleiho batean, Fourteenth Street-ekoan. Xurgagailuen hiru eskultura erakutsi zituen argi fluoreszenteekin argiztatuta, eta erakusketaren eta lan horien sailaren izena zeraman (bera da) argi kutxa bat jarri zuen ondoan.

85

Oreka (Equilibrium) seriea hasi zuen eta New Yorkeko bere lehenengo bakarkako erakusketan erakutsi zuen, International with Monument-n; eta urte horretan bertan, Chicagoko Feature Gallery-n ikusgai jarri zituen. Sail horretan Oreka perfektuan dauden 50/50 bi baloidun arrainontzia (Two Ball 50/50 Tank) pieza ospetsua zegoen: saskibaloi batzuk bitrina batzuen barnean murgilduta zeuden, orekan. Lan hori egiteko zailtasun teknikoak gainditzeko Nobel saridun Richard P. Feynman doktorearen eta fisikariaren laguntza izan zuen.

86

Luxua eta endekapena (Luxury and Degradation) saila egon zen erakusgai New Yorkeko International with Monument-en. Gizarte-klaseen eta gizarte-mugikortasunaren inguruko gaiak landu zituen horretan.
Ondoren, berehala, Estatuaria (Statuary) seriea hasi zuen; horren barruan altzairu herdoilgaitzezko Untxia (Rabbit) ezaguna egin zuen.
Koonsek Ileana Sonnabend-en galerian artelanak erakutsi zituen, neo-geo artista batzuekin batera; bertan izan zen lehen aldiz ikusgai Untxia lana. Sonnabend Gallery galeria izan zen Koons-en ordezkaria 20 urtez (1990eko hamarkadan eten txiki bat egin bazuen ere).

87

Whitney Museum of American Art-ek haren bienalean aurkeztu zuen lana Oreka perfektuan dagoen baloidun arrainontzia (One Ball Total Equilibrium Tank).
Saatchi Collection-eko New York Art Now erakusketan sartu zen (Londres). Bertan AEBko artista gazteen lanak erakutsi ziren eta Koonsen Untxia katalogoaren azalerako erabili zuten. Municheko Skulptur Projekte azokarako (Alemania) Kiepenkerl lana egin zuen, azokako komisario Kasper König-en gonbidapenari jarraiki.

88

Hutsalkeria (Banality) saila sortu zuen, eta Ileana Sonnabend Gallery-n (New York), Donald Young Gallery-n (Chicago) eta Galerie Max Hetzler-en (Kolonia) jarri zuen erakusgai. Tartean zegoen Michael Jackson eta Bubbles (Michael Jackson and Bubbles) pieza ospetsua. Erakusketa iragartzeko lau arte-aldizkaritan bere burua protagonista zuen iragarkia ipini zuen. Chicagoko Museum of Contemporary Art-en erakusketa bat izan zuen.

89

Rotterdamse Kunststichting-en egon zen erakusgai.
New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek antolatutako Image of the World erakusketaren barruan, poster bat instalatu zuen Brodway-ko publizitate-hesi batean, Zeruan egina (Made in Heaven) pintura eta eskulturen sailaren lehenengo irudia izan zen; erretratu horretan, Ilona Staller «Cicciolina» aktore pornografiko eta Italiako parlamentuko ordezkariarekin agertzen zen. Filma ez zen inoiz ekoitzi, baina hurrengo sailari, Zeruan egina, bidea eman zion.

90

XLIV Biennale di Venezia parte hartu zuen (Venezia) eta, bertan, Zeruan egina (Made in Heaven) pintura eta eskulturen saileko lehenengo lanak erakutsi zituen.

91

Zeruan egina (Made in Heaven) sail osoa erakutsi zuen (pinturak eta portzelanazko, zurezko eta beirazko eskulturak) New Yorkeko Ileana Sonnabend Gallery-n eta Koloniako Galerie Max Hetzler-en.
Ilona Staller-ekin ezkondu zen Budapesten.

92

San Francisco Museum of Modern Art-ek eta Amsterdam-eko Stedelijk Museum-ek bere obraren atzera begirako erakustaldiak egin zituzten.
Documenta azokan, Puppy lan ezaguna instalatu zuen Arolsen gazteluaren aurrean (Hesse, Alemania): lorez egindako 12 metroko West Highland White Terrier motako txakurkume baten irudia.
The Jeff Koons Handbook argitaratu zuen.

93

Ospakizunak (Celebration) sailean lanean hasi zen. Urte osoko ospakizunak hartu zituen oinarri eta eskala handiko produkzio-moduak erabili zituen.
Koons eta Ilona Staller 1994an dibortziatu ziren eta semearen jagotea lortzeko borroka luzea hasi zuten. Koons-engan eragin handia izan zuen tirabira horrek.

97

Lehen bakarkako erakusketa izan zuen Parisen, Galerie Jérôme de Noirmont-en. Puppy eskuratu zuen Guggenheim Bilbao Museoak eta erakundearen inaugurazioan eraikinaren kanpoaldean instalatu zuten iraunkorki.

99

New Yorkeko Ileana Sonnabend Gallery-n eta Atenasko Deste Fundation Centre for Contemporary Art-en egin zituen erakusketak.
Ospakizunak (Celebration) saileko lanen ekoizpena astiro zihoanez, Dibertsio erraza (Easyfun) seriea hasi zuen Koonsek. Pinturak eta eskultura islatzaileak barne hartzen zituen. Saila Sonnabend Galleryn erakutsi zen.

00

Dibertsio erraz-etereoa (Easyfun-Ethereal) pintura-saila sortu zuen eta Deutsche Guggenheim-en jarri zuen erakusgai (Berlin).
Zaldi kulunkari zatitua (Split-Rocker) lore-eskultura instalatu zuen Palais des Papes-en (Avignon, Frantzia). Puppy lanaren beste bertsio bat New Yorkeko Rockefeller Center-en egon zen ikusgai aldi baterako.
Berliner Zeitungek BZ-Kulturpreis eman zion (Berlin).

01

Kunsthaus Bregenz-en (Austria) eta Gagosian Gallery-n (Los Angeles) egin zituen erakusketak. Dibertsio erraz-etereoa(Easyfun-Ethereal) saila jarri zen erakusgai Guggenheim Bilbao Museoan eta hurrengo urtean New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en. Frantziako Errepublikaren Chevalier de la Légion d’honneur izendatu zuen presidente Jacques Chirac-ek; domina Jean-Jacques Aillagon-ek, Parisko Centre Pompidou-ko presidenteak, ipini zion.

02

Popeye seriea hasi zuen; horretan berriz ere readymadeak eta puzgarriak egin zituen.
Argazki eta lan grafikoei buruzko erakustaldi bat egin zen Kunsthaus Bielefeld-en (Alemania). XXV Bienal de São Paulon parte hartu zuen (São Paulo) eta, bertan, Dibertsio erraz-etereoa(Easyfun-Ethereal) saila erakutsi zuen.
Skowhegan Medal for Sculpture jaso zuen, Skowhegan School of Painting and Sculpture-k esleituta (Maine). Corcoran College of Art and Design-eko Arte Ederretako Honoris Causa doktore izendatu zuten (Washington).
Justine Wheeler-ekin ezkondu zen.

03

Italiako museo batean egon zen erakusgai lehenengo aldiz: Museo Archeologico Nazionale di Napoli-n (Napoli).
Jasper Johnsetik Jeff Koonsera: Broad bildumen artearen lau hamarkada erakusketan egon zen ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan. Popeye lanaren lehen pintura eta eskulturak erakutsi ziren New Yorkeko Sonnabend Gallery-n.

04

Berlingo Galerie Max Hetzler-en egin zuen erakusketa bat. Atzera begirakoa bat izan zuen Osloko Astrup Fearnley Museet for Moderne Kunst-en; gerora, erakusketa hori Helsinkiko Helsingin taidemuseo-ra eraman zuten.
Hulk Elvis saila hasi zuen.

05

American Academy of Arts and Sciences-eko hautagai izan zen. Ilargia (Moon) eskultura, Ospakizunak (Celebration) sailekoa, Parisko Palais de Tokyo-n erakusgai izan zen, Translation izeneko erakusketan.
Haren 50. urtebetetzerako, emazte Justine-k eta lagun Jeffrey Deitch-ek ezusteko festa bat antolatu zuten Deitch-en galerian.

06

Haren lana eta Antonio Cánova-rena batera erakutsi zuten Deutsche Guggenheimen, Berlinen, Canova and Koons: Classical Subversion izenburupean. Puxika txakurra (Balloon Dog) lana jarri zuten Veneziako Kanal Handian, Palazzo Grassiko egoitzan Pinault Collection ikusgai ipini zenean.
Puxika lorea (gorria) [Balloon Flower (Red)] lana aurkeztu zen 7 World Trade Center-en.

07

Officier de la Légion d’Honneur izendatu zuen Parisen Frantziako Errepublikako presidente Jacques Chirac-ek.
Londresko Gagosian Gallery-ren bi egoitzetan artistaren erakusketa bana inauguratu zen: Jeff Koons: Popeye eta Jeff Koons: Hulk Elvis.
Haren lanak National Gallery of Victoria International-eko Guggenheim Collection: 1940s to Now erakusketa kolektiboaren zati izan ziren (Melbourne, Australia).
Koons Family International Law and Policy Institute erakundea sortu zuen, haurren bahiketaren eta esplotazioaren aurka mundu osoan borrokatzeko.

08

Chicagoko Museum of Contemporary Art-ek artistaren erakusketa monografiko bat egin zuen. Hiru lan instalatu ziren The Metropolitan Museum of Art-eko zabaltzan (New York): 1994– 2000ko Puxika txakurra (horia) [Balloon Dog (Yellow)], 1997–2005eko Margotzeko liburua (Coloring Book) eta 1994–2007ko Bihotz sakratua (gorria/urre kolorekoa) [Sacred Heart (Red/Gold)]. Berlingo Neue Nationalgalerie Ospakizunak(Celebration) saileko lanak erakutsi zituen. Lehen aldiz, Versailleseko Jauregian bizirik zegoen artista baten erakusketa egin zen, Jeff Koons: Versailles; artistaren lanen aukeraketa bat ikusgai ipini zen jauregiko Grands Appartements aretoetan.
Antzinaroa (Antiquity) seriea hasi zuen.

09

Bere obra Bartzelonako Black Cube Gallery-ko Four-4erakusketan sartu zen. Haren obra Stedelijk Museumeko The unexpected – van Picasso tot Penck, van Appel tot Koons erakustaldian egon zen ikusgai (Amsterdam).
Londresko Serpentine Gallery-n Popeye saila aurkeztu zen. Artist Rooms hainbat egoitzetan erakusteko ekimenaren barruan haren lanak erakutsi ziren 2011 arte (Artist Rooms Tate eta National Galleries of Scotland-en jabetzapeko arte garaikide bilduma handia da). Koons-ek Pensilvaniako gobernuaren sari bat jaso zuen: Distinguished Arts Award, Governor’s Awards for the Arts-ek, Pennsylvania Council on the Arts-ek, esleitutakoa.

10

Londresko Royal Academy of Arts-eko ohorezko kide izendatu zuten. Erakusketak egin zituen Gagosian Gallery-n, New Yorken, eta Galerie Jérôme de Noirmont-en, Parisen. Irabazi asmorik gabeko RxArt erakundeak, Kiehl’s-en lankidetzarekin, artistaren obra Advocate Hope Children’s Hospital-en instalatu zuen, Oak Lawnen, Ilinoisen.
BMWren «17th Art Car», artistak sortua, Le Mans-eko 24 orduak ibili zituen, Frantzian.

11

FEGS Health and Human Services System erakundeak Voice of Art Award lehen saria eman zion, eta Bruce Museum-ek (Greenwich, Connecticut) Artist Icon Award in the Arts saria. Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-ek ARTIST ROOMS Jeff Koons inauguratu zuen.

12

Erakusketa monografikoak izan zituen Beverly Hillseko Gagosian Gallery-n eta Bruselako Almine Rech Gallery-n. Bakarkako erakusketa izan zuen, lehena Suizan, Basileako Fondation Beyeler-en. Jeff Koons: The Painter erakusketa ireki zen Frankfurteko Schirn Kunsthalle-n eta aldi berean Jeff Koons: The Sculptor hiri horretako Liebieghaus Skulpturensammlung-en. AEBko Estatu Departamentu buru Hillary Rodham Clinton-ek Medal of Arts domina eman zion, Koonsek Art in Embassies egitarauarekin konpromiso handia erakutsi baitzuen eta nazioarteko kultur trukea sustatzen baitzuen.

13

Bruselako Almine Rech Gallery-n izan zuen erakusketa.
New Yorken bi erakusketa izan zituen udan, aldi berean, Gagosian Gallery-n Jeff Koons: New Sculptures and Paintings eta David Zwirner galerian Jeff Koons:Gazing Ball; azken horretan lehen aldiz erakutsi ziren Esfera islatzaileak (Gazing Ball) saileko lanak.

14

Koonsen lanaren atzera begirako handia ireki zen New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en; gerora Parisko Centre national d’art et de culture Georges Pompidou-n ikusgai izan zen.

15

Jeff Koons ARTIST ROOMS IREKI ZEN Norwich Castle Museums and Art Gallery-n, Norfolk-en, Erresuma Batuan.
Guggenheim Bilbao Museoan Jeff Koons: atzera begirakoa ireki zen.
New Yorkeko 21. kalean dagoen Gagosian Gallery-k Gazing Ball Paintings seriea aurkeztu zuen.
Hainbat tokitan ikusi ahal izan ziren haren obra; besteak beste, hauetan: Naturhistorisches Museum Viena historia naturaleko museoa; Palazzo Vecchio eta Piazza della Signoria (Florentzia); eta Österreichische Galerie Belvedere (Viena).

 

16

Monografiko garrantzitsu bat egin zen Newport Street Art Gallery-n (Londres).
Almine Rech galeriak (Londres) Gazing Ball Paintings seriea jarri zuen ikusgai.
Ballerina jarri zen ikusgai Museo de Arte Latinoamericano de Buenos Aires museoan (MALBA).

17

Edgar Wind Society for Outstanding Contribution for Visual Culture elkarteko ohorezko kide izendatu zuten (Oxford University, Erresuma Batua).
Beverly Hillseko Gagosian Gallery-k erakusketa bat inauguratu zuen artistaren azken lanekin.

18

Sari bat eman zioten Hirshhorn Museum and Sculpture Garden Gala-n (Washington).
Perugino Madonna and Child with Four Saints obra, Esfera islatzaileak (Gazing Ball) seriekoa, Masterpieces erakusketarako aukeratu zen (Nieuwe Kerk Amsterdam, Herbehereak).
New Yorkeko 24. kalean dagoen Gagosian Gallery-k Dibertsioerraza-Etereoa (Easyfun-Ethereal) seriea jarri zuen ikusgai, eta, hartaz gain, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko bildumaren maileguak.
Jeff Koons: Works from the Astrup Fearnley Collection monografikoa antolatu zen Astrup Fearnley Museet museoan (Oslo).
New Yorkeko Madison Avenuen dagoen Gagosian Gallery-k artistaren obrarik berriena aurkeztu zuen.

19

Erakusketa bat antolatu da Koonsen obra ikonikoekin Ashmolean Museum-en (Oxford, Erresuma Batua).

Partekatu