ARTELANAK

"Indartsu baino indartsuago sentitzen naiz nire artelanak egitean. Artegintza, beraz, nire mugak zabaltzean datza. Eta, espero dut nire lanek ikusleei, niri gertatzen zaidan moduan, haien etorkizuneko aukeren neurri bat helaraztea".

Ezusteko proposamenez betetzen ditu erakusketak eta harridura handia eragin dute kritikaren eta publikoaren artean. Orain, lehen aldiz, ekoizpen osoa hartzen duen atzera begirako bat antolatu da eta publikoak Koonsen produkzio koherente eta egituratuaz, are berritzaile eta harrigarriaz gozatzeko aukera izango du.